XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta horiek direla eta, ez-zientifikotzat eta ez-historikotzat jotzen dela eta, filosofia politikoa hil zorian dagoela beldur da gure pentsalaria. Ez soilik filosofia, mendebaldeko baloreen krisialdi larriak ere erro berberak bailituzke, Straussek beste hainbat testutan agertzen duenez.
Azken finean, zera baita kontua: filosofia politikoko testuetan
Eta soilik zentzu horretan, lotura horren bidez, egin daiteke filosofia politikoaren historia. Horrela hurbildu nahi du Straussek klasikoengana, beraiek beren burua nola interpretatzen zuten ulertzen saiatuz, ez gure aurreiritzi edo gure galderetatik, baizik eta beraien galderetatik abiatuz; eta filosofia politiko klasiko horren egia-asmoa serioski kontutan hartuz, eta ez ikuspuntu positibista eta historizistaz gauza gainditutzat joz.
Filosofia politikoaren historian heztea, beraz, beti hor dirauten arazo funtsezkoetan heztea da, Straussek erakusten digunez. Bere asmoa, haien testuetara behin eta berriro joz, haiekin
Klasiko politikoen irakurketa serioa gomendatzeak ez du esan nahi bera
Demokrazia liberalak tolerantzia eta gizabanakoaren askatasunerako errespetua dituenez oinarritzat, heziketa liberalak eztabaida politiko oso aberasgarriak zuzper ditzake. Baina, bestalde, jada Tocqueville-k ederkiro aurreikusitako arriskuek pitza dezakete demokrazia: ikuspuntu oro berdina dela, ideia oro errespetagarria dela pentsatzeak, eta kontzepzio moral baten gorentasuna defendatzen duena elitistatzat edo antidemokratikotzat ere jotzeak.
Heziketa liberal egokiak ordea arrisku hauei aurre egiteko gaitu beharko gintuzke. Eta filosofia politikoaren historia, hau da, gizartearen antolaketaz sakonkien hausnartu dutenen obrak irakurtzea funtsezkoa izango da heziketa liberal horretarako.
Filosofia klasikoan, Platon eta Aristotelesen obretan,
Klasikoak errejimen mota desberdinen eta posibleen artean, onena bilatzen saiatzen dira.
Makiavelo-k, ordea, XVI. mendean, ikuspuntu hau erabat aldatzen du, filosofia politiko modernoari hasiera emanez.